XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesusen jaiotza (2,1-21)

Bi gertakizun gogoratzen dizkigu emen Lukas-ek: Maria eta Jose Galika-tik Belen-a joan zirenekoa, eta Jesus Belen-en jaio zenekoa (1-7).

Joan bataiatzaillea jaio zenean, jai eta alaitasun-giroa zen guraso, aide ta auzokoen artean (1,58).

Jesus jaio denean, berriz, bakardadea.

Gurutzearen itzala ageri da emen dagoeneko.

Zesar Augusto au (1), Erroma-ko enperadore zen: garaipen eta erakunde aundiak lortuak zituen.

Bere garaiko iskanbilla eta naspilletan, erriak jainkotzat eta salbatzailletzat zeukan.

Giro onetan jartzen du Lukas-ek Jesusen jaiotza.

Aingeruaren mezuak (8-14) Jainkoaren itza dakar, eta Jesusen jaiotzaren esanaia argitzen du: Jesusen jaiotzak erri guztiaren pozerako izango den poz aundi bat dakar(10).

Bi izen damaizkio aingeruak aurrari: Salbatzaillea eta Mesias Jauna (11).

Salbatzaille izena, Testamentu zaarrean, Jainkoari bakarrik ematen zaio (Dt32,15;1 S 10,19).

Emen, Jesusek bere bizitzan egingo duen eginkizuna adierazten du.

Mesias Jauna izena, berriz, Jesusek illen artetik piztean artuko du bete-betean (Ap Eg 2,36).

Aingeruaren mezuak argi adierazten du Jesus nor den, eta orrela prestatzen gaitu, gero Ebanjelioan zear Salbatzaille bezala agertuko den Jesus onartzeko.

Artzaiak Belen-a dijoaz (15-20).

Kontaera onek sinismen bidean egin bear ditugun urratsak adierazten dizkigu: salbamenaren Berriona aditzera emana izan da (10); artzaiek biotz onez onartu dute (15); orrela Kristorekin aurkitu dira (16); Kristorekin aurkitu ondoren, Aren berri ematera dijoaz (17.20) eta Jainkoa goresten dute (20).

Andre Maria ere, eredu bezala jarri digu Lukas-ek gure sinismen-bidean: bere biotzean ausnartu ditu Belen-go gertakizunak (19).